miércoles, 15 de abril de 2009

Abangoardia figuratiboa 1945 ondoren

Objetibitate Berriak eta Errealismo Magikoa 1925ean ospatu zen erakusketa batean hasi ziren. Ezaugarri komuna bezala dute eguneroko bizitzako etxe barruko eszenak irudikatzea erreala ez den dimentsio batean.

Objetibitate Berriaren lehen lanak germaniar eredu zaharrak kopiatzen saiatu ziren baina jendea eta gauzak prezisio hotza eta inpaktantearekin irudikatzen dute. Expresionisten hainbat elementu hartu zuten ere berekoitasuna, lizunkeria, gorrotoa, indarkeria insomnioa eta koldarkeria, hau da, pertsona baten erretratu bezala kontsideratzen zutena.

Objetibitate Berriko autoreen artean Max Beckman, Otto Dix, George Grosz, Edwar Hopper eta Balthus daude. Beckman, Dix eta Grosz lotuagoak daude germaniar expresionismoarekin, besteek lan pertsonalagoa zuten bitartean. Hopperrek hiri-mundua irudikatu zuen, isiltasunez betea, espazio metafisiko eta ez-erreal batean pertsonak dekoratu horren partea izateko inpresioa ematen duela. Bere konposaketak geometrikoak dira, argi sofistikatuekin, beti hotzak eta artifizialak, eta sinplifikaturiko detailez. Eszenatokia ia hutsik dago beti, irudi gutxirekin, bakardadeko inpresioa azpimarratuz.







Balthus frantzesaren irudiek atmosfera hotza eta iluna sortzen dute. Errealisten eragina zuen eta bere erretratuek pentsamendu sakoneko itxura dute. Normalean familieko eszenak irudikatzen dituzte edo irudiak non neska oso gazteak agertzen diren. Neska hauek aktoreak dira baina haiengan probokatzen duen zerbait dago. Denborarekin irudikapen sinpleagoak egin zituen.

Errealismo Magikoak bi aspektu desberdinak izan zituen: errealismo soziala eta sozialista. Errealismo sozialean sartzen dira eguneroko bizitzako kronikak diren irudikapenak non klase langileak agertzen diren eta haien bizi baldintza gogorren kritika egiten du. Estiloa orokorki onartu zen 1929ko krisiaren ondoren EEBBtan. Talde honetako ordezkarien artean Jose Clemente Orozco eta Diego Rivera daude, biak muralistak.




Parisen, Bigarren Mundu Gerraren ondoren, ezkerreko ideologiako artista batzuek klase langileen bizitza dramatikoa, haien giza-erreibindikazioak aurkezten zituen baina langileak, eraikitzalieak, gizonezko eta emakumezko hauek mundu hobeago bat eraikitzeko gai ziren. Mugimendu honetako ordezkariak dira Picasso, Leger, Buffet eta Gruber.

Errealismo soziala eta sozialista ez dira oso desberdinak. Desberdintasun handiena Errealismo Sozialista iraultzaren iragarki adela da eta partiduko doktrinari lotuta dago.









Hiper Errealismoa garai bereko beste joera bat da eta ordezkari on bat dauka Antonio Lopez espainolarengan, hiri-bistekin argazkiak ematen dituztela.







Garai modernoagoetan beste artistek arterako hurbilpen errealista bat izan dute, Lucian Freud-ren kasua bezala, bere erretratu ikaragarriekin edo Fernando Botero, estetika oso berezi batekin, irudi potoloekin bere Kolonbiako errealitatea irudikatu nahi dutela edo edozein indarkeriako salaketa egiten duela eta artea jendearen alde borrokatzeko arma bezala erabiltzen duela.










No hay comentarios: