viernes, 6 de marzo de 2009

Eskultura Inpresionista


Eskulturan artistek natura erabili zuten bizia irudikatzeko. Errealitatea eta tenporalitateko inpresioa islatu nahi zuten. Artista hauetako famatuena August Rodin da. Bere lana azalera irregularra du eta horrela argiak itzal desberdinak sortzen ditu. Isla hauek eskulturari bizitasun berria ematen diote.

Efektu optikoa hau ez da Rodinek lortu nahi zuen gauza bakarra. Metodo hauekin eskultura sortzeko prozesua erakutsi nahi zuen. Pintoreak bezala, haien lana kolore eta argiaren puntu zegin zutela, berak eskulturak eraiki zituen, marmol eta brontzean. Egiteko prozesua erakutsiz artista garaikideen ideiak bere lanetan bereganatu zituen.
Hasieran pose indartsuak egiten zituen, Brontzezko Adinean bezala, estatikoa eta finko adela lehenengo begirada batean baina gero indarra erakusten duela. Rodin-i gustatzen zitzaion ekintza inpresioa poseetan integratzea. Batzuetan irudiak estatikoak iruditu arren inpresio boteretsuz beteta daude, Balzac obran bezala.

Rodin-ek garatu zituen inpresioak akademiako gaietatik separatu zeta bere gustuko irudiak eta poseak aukeratuz. Ez zituen gai klasikoak, akademikoak egiten. Balzac obrak aldaketa markatu zuen. Amaieran irudien pose dinamikoetan zentratu zen, bereziki zatituak zeuden irudiekin. Era horretan irudikatzen zituen gauzen natura espontaneoa harrapatzen zuen. Ezin da kontsideratua izan bakarrik inpresionista bezala, eskultura modernoko aita bezala baizik.



Camille Claudel-ek eskulturarekiko pasioa oso gaztea zela aurkitu zuen. Tailer desberdinetan hasi ondore, 1883an Rodin aurkitu zuen. Laster bihurtu zen honen kolaboratzailea, musa eta amorantea.

Bi artistek elkarren arteko eragin aizan zuten. Camille-k biluzien teknika Rodinekin ikas izuen, emakume batentzat osoz aila zen gauza bat garai hartan. Bere harreman apasionatua eta konplexua 1893an bukatu zen eta Rodin admiratua zen bitartean Camille baztertu aizan zen. Bere berezko fama lortu nahian gogor ekin zion lanari baina bere esfortzuak ez zuen konpentsaziorik jaso. Pobrea, errefusatua, lana zentsuratua izanik, bere genio errekonozimendurik gabe, isolatua eta paranoikoa bukatu zuen. Asilo batean sartu zen 1913an eta horrela biz izen bere heriotza arte 1943an.

Camillek bere lanaren parte handi bat desegin zuen bitartean asiloan sartua urretik, utzitako obra gutxiek bere balioa ondo erakusten dute. Anatomiako ezagupen sakona zuen, igeltsu, marmola, brontzea eta onix ere erabiliz. Bere lanak dotoretasuna eta maisutasuna erakusten du eta espreski originala bihurtu zen XX. mendearen hasieran, Japonismoa eta Art Nouveau-ren eraginekin.


No hay comentarios: