miércoles, 25 de julio de 2007

Burdinazko siluetak

Zaragozan jaiotako Pablo Gargallo Parisen formatu zen artista bezala, batez ere kubisten inguruan.

Julio Gonzalezen eraginez burdinazko eskultura garatu zuen hiru dimentsioetako tresnak metalezko plaka lauaz eginez eta baita papera eta kartoia erabiliz. Hauetako eskultura batzuek minimalistak dirudite: askotan aurpegi bateko erdia, besterik ez du egiten edo atal batzuk falta dira edo zuloz beteta daude.

Eskultura tradizionalagoak egin zituen ere, brontzez, marmolez edo beste materialez. Greta Garborengan inspiraturiko obra desberdinak egin zituen.

Bere lan ezagunena Profeta da. 1933.ean egina, zuluaren eskulturako kontzeptu kubista bere gorenera eraman zuen. Honetaz gain, eskultura honek energi espresionistaz beteta badago ere, sinbologia biblikoa ondo irudikatzen duelako. Irudia sinplea da baina egitura oso konplexua da. Hutsunea irudikatu nahi du eskulturako ideia nagusien aurka joaten, bolumena ematean datzala. Eskultura hau osatzen duten laminak ez dira bloke bakar bat, haien artean kurbatu eta nahasten den multzo bat baizik. Argia azaletik irristatzen da, barruan sartzen da eta klaroskuroko guneak sortzen ditu.

Oihukatzen dagoen gizon boteretsua da, esku bat altxatua duela, hizlari bezala, bestearekin makila heltzen duen bitartean. Itxurarekiko kezka oso nabaria da. Argi dago autoreak ez zuela irudi abstraktu bat egin nahi. Sakontasuna ez da aurretik ikusita bakarrik eta zati eta hutsuneen bidez lortzen da. Lerroek eta azalek bururantz bideratzen gaituzte, eta baita ahorantz ere, bolumena negatiboan sortuz. Espresio handiena kanpoaldea eta barrualdea lotzean lortzen da. Kubismoa gogoratzen badu ere, espresionismoko planteamendu espiritualak, gogortasuna, agresibitatea eta izaera erakusten ditu.

No hay comentarios: