lunes, 16 de abril de 2007

Frida Kahlo: artista hautsi baten lana









Frida Kahlok artista gutxi bezala errepresentatzen du surrealismoko mundua. Dena den, bere kasua berezia da, beste artistengan paranoia dena bere kasuan benetako minei eta sentimendu garratzei erantzuna ematen die.







Emakume honek istripu larri baten ondoren margotzeari ekin zion eta bere mihisetan bere sentimenduak, beldurrak eta frustrazioak irudikatzen du autore gutxi egiten duten sakontasunaz eta hizkuntza sinple eta zuzenak: bere gorputza minduta, bere zailtasunak ibiltzeko, bere amatasuneko antsia frustratua. Obra guztietan mina hori oso nabaria da odolez zikintzen diren irudi batzuekin.

Hauekin batera bere herrialdekiko maitasuna ozenki aldarrikatzen du: Mexiko eta honek inplikatzen duen guztia: indigenismoa, landaretza eta fauna berezia, sinismena erlijioso sakonak, erlijio eta surperstizio nahasketa direla. Bere obretan konbinatzen dira Guadalupeko birjina, jainko-jainkosa aztekak eta heriotzako kultua. Hau guztiaren testigua den emakume hau indigena bat bezala islatzen da, natura berezi batean, aberez inguraturik eta artisautzako bitxiekin ornituta.

Bere inguruan agertzen dira ere bere bizitzako izan ziren pertsonak: bere familiakoak, bere amoranteak eta Diego, Diego Rivera margolari handia, bere senarra. Elefantea eta usoa bezala deitzen zuten bikotea haien arteko desberdintasuna horren nabaria zen eta. Askotan ikusten ditugu haien aurpegiak besteen lanetan, elkarlaneko eta konplizitateko sinbolo bezala.

Gorputz fragileko emakume honek indarrez beteriko obra bat utzi zigun, bere bizitza gogoratzeko, bere herriko kultura babesteko. Kolorez beteriko forma ondo mugatuak, teknika oso prezisoz egindak baina beste gauza guztien gainetik sentimenduz kargaturik.
Oharra: Irudi guztietan bideo bat ikusteko aukera duzue. Frida Kahlo-ren lana gustokoa baldin baduzue ez galdu!

No hay comentarios: